EUSKAL IKASKETEN DIPLOMA
castellano
ZUZENDARITZA

 
ZUZENDARIA:
Mª Amor Beguiristáin Irak. Dk. And.

ZUZENDARIORDEA:
Mª del Mar Larraza Irak. Dk. And.

IDAZKARIA:
Asier Barandiaran Irak. Dk. Jn

EZAUGARRIAK

Euskal gaiek edozein karreratako ikasleen artean duten arrakastari begira, Nafarroako Unibertsitateak 1994-95-etik aurrera, bere Titulu honen bidez, bide akademiko berria zabaldu du.
KREDITU GUTXIENAK

Diplomaren ikasgaietakoak: 43 gutxienez.
Diplomaren Memoria: 4 eta 7ren artean.
Denean: 50.

Ikasturte bakoitzean ez dago kreditu gutxienen mugarik.
Karrera guztiek badituzte Aukera Libreko kredituak; kreditu horiek Diploma hau lortzera zuzendu daitezke. Eta Lizentziatura batzuek badituzte, gainera, Diploma hau lortzeko balio duten Aukerakoak.
MEMORIA
Memoria egitea aukerazkoa da, baina Diploma lortzeko 50 kredituak osatu behar dira.

IKASKETA PLANA

Ikasgaia

Kreditu

Seih

Lizentziatura

Euskara

8

1, 2

Fil. Hispánica eta Humanitateak

Euskara I

4

1

Fil. Hispánica

Euskara II

4

2

Fil Hispánica

Nafarroako Zuzenbidearen

Historia eta Instituzioak

6

1

Zuzenbidea

Nafarroako Zuzenbide zibila I

6

2

Zuzenbidea

Nafarroako Zuzenbide publikoa I

6

2

Zuzenbidea

Euskal Historia eta Kultura

6

1

Historia

Euskal Ikasketen Mintegia II      

Nafarroako Aintzin eta Ertaroko H.

6

2

Historia

Nafarroako Aro Modernoko H.

4,5

1

Historia

Nafarroako Historia Garaikidea

4,5

1

Historia

Arte Mintegia: Nafarroako Artea

6

1

Historia

Nafarroako Geografia

4,5

1

Historia

Populazio, ekologia eta ingurugiroa

4,5

1

Historia

Ingurugiro ikasketarako sarrera

4,5

2

Historia


1. Diploma lortzeko beharrezkoak diren ikasgaiak:

  • Euskal Hizkuntzaren 16 kreditu.(*)
  • Euskal Historia eta Kulturaren 6 kreditu.
    • (*) Euskal Hizkuntzako edozein ikasgai jarraitu ahal izateko beharrezkoa da hizkuntza ezagutzea. Euskaraz emango dira eta eskoletan parte hartu behar da.

2. Ikasgaien eskaintza ikasturte batetik bestera alda daiteke Fakultateen irakaslego planen arabera.
3. Ikasturtean zehar, gai berezietako aukerazko ikastaroak, txostenak eta mintegiak iragarriko dira.
4. Euskal Ikasketen Diploma-ko ikasgai bat aprobatu eta gero, beste Titulo baterantz -nahiz ofiziala, nahiz Unibertsitatekoa- baliokidetza eska daiteke, saria ordainduz; eta alderantziz, aldez aurretik Diplomako espedientea zabalduta.
5. Diplomaren Memoria egitea aukerazkoa da. Memoriaren bidez 4 kreditutik 7ra lor daitezke, lanaren luzetasun eta kalitatearen arabera. Irakasle baten zuzendaritzapean egiten da. Aldez aurretik, ikasleak Diplomaren Zuzendaritzari gaia eta zuzendaria onartzea eskatu behar dio.
6. Diplomako Memoriaren matrikula egiteko hau eskatzen da:

  • Gutxienez 43 kreditu gaindituak edo baliokidetuak izatea.
  • Kreditu horien barruan, Euskal Historia eta Kultura ikasgaia gainditua edo baliokidetua izatea (6 kr.).
  • Halaber, "Euskara" ikasgaien 16 kr. gaindituak edo baliokidetuak izatea.
  • Memoriaren gaia eta zuzendariaren onarpena aurkeztea.

Diplomaren Memoriaren 3 kopiak aurkeztu aurretik, matrikula gauzatu beharra dago. Horren ondoren Memoriaren irakurketaren data emango zaio ikasleari.

Letra lodiz 06/07 ikasturtean ematen ez diren irakasgaiak dira

Facultad de Filosofía y Letras. E. Central. Universidad de Navarra. 31080 Pamplona. Tel: 948 425616; Fax: 948 425619. info